HAZILAN proiektuaren azken edizioan izena emateko epea zabalik

2022/10/04

Azaroaren 4an hasiko da HAZILAN-en 13.edizioa. Azken edizioa izango da. Partehartzeko interesa izanez gero, izena emateko ESKAERA ORRIA bete beharko da eta bertan zehaztutako dokumentazioarekin batera, Mankomunitatean aurkeztu, urriaren 14a baino lehen.

Proiektuak gazte kualifikatuen laneratzea erraztea du helburu, eta jadanik 160 pertsona baino gehiagok partehartu dute.

Partehartzeko honako baldintzak bete behar dira:

  • 20-44 urte bitartean izatea,
  • goi-mailako ikasketak amaituta izatea (lanbide heziketako goi-mailako ziklo bat edota unibertsitate ikasketak),
  • langabezian egotea (ez da ezinbestekoa),
  • eta Debagoieneko herriren batean erroldatuta egotea.

ZERTARAKO HAZILAN?

HAZILANek zure gaitasunak identifikatu eta indartzen lagunduko dizu, eta lana lortzeko behar dituzun baliabideak emango dizkizu, 80 orduko tailer teoriko-praktiko batean.
Ondoren, eskualdeko enpresetan praktikak egingo dituzu, lan-esperientzia hartuz eta enplegurako sarbidea erraztuz.

AURKEZPEN JARDUNALDIA
Proiektuaren berri emateko eta zalantzak argitzeko aurkezpen saioa egingo da.

  • Eguna: URRIAK 4, asteartea
  • Ordua: 10:00ak
  • Lekua: Debagoieneko Makomunitatea - Udalaitz Aretoa (Nafarroa Etorbidea 17, Arrasate)
  • IZEN-EMATEA (aurkezpen jardunaldia)

Hazilan-en inskribatzeko epea: 2022ko urriaren 14a.

Ikastaroaren hasiera data: 2022ko azaroaren 4an.

Hazilan proiektua Euskadiko Programa Operatiboaren barne dago eta Europako Gizarte Funtsak % 50ean finantzatzen du.

OVHn gertatutako sutea dela eta, milaka zerbitzari erori ziren martxoaren 10ean, gure webgunea ostatatzen duena barne.
Web zerbitzua normaltasunez eskaintzeko lanean ari gara; atal batzuk guztiz eguneratu gabe daude eta beste batzuk ez daude erabilgarri.

Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko pazientziagatik.