ARRASATEKO AKADEMIA BATEK INGELES IRAKASLEA ETA KOORDINATZAILEA BEHAR DU
2022-06-09
Deskribapena
Eskolak ematea, ikasleen jarraipena egitea (bertaratzea, notak, txostenak, etab.), hiruhileko bakoitzaren amaieran txostenak osatzea eta ikastetxearen berezko beste zeregin batzuk egitea. Koordinazio pedagogiko eta zuzendaritzako lanetan ere lagunduko du. Ordutegia: 15:30etik 20:30etara. Lanean hasteko data: 2022ko irailaren 1ean. Kontratu mugagabea eskaintzen da.
Ezinbesteko baldintzak
Ingeles-maila altua: gutxienez ingeleseko C2 titulua edo bi urteko egonaldia ingelesez hitz egiten den herrialdean edo ingelesez hitz egiten den herrialde bertakoa izatea. Haurrekin komunikatzeko eta lan egiteko sentsibilitatea izatea, ikasturte oso bateko gutxieneko konpromisoa, Pertsona antolatua, arduratsua eta dinamikoa.
Harremanetarako
Naiara Aranburu
naranburu@debagoiena.eus
Tlf: 943 79 30 90