ZUNDAKETA MAKINAKO LANGILEA GIPUZKOA/EUSKADIKO OBRA EZBERDINETARAKO

2022-06-13

Deskribapena

Lekuko berreskuratzeko zundaketa-makinak erabiltzea, lagin-hartzeak  in situ eginez. Makinak obren artean lekualdatzea. Ur-maila edo hodi inklinometrikoa kontrolatzeko putzu gisa egindako zulaketak ekipatzea. Lan-eremua zerbitzu-egoerara puntualki berrezartzea, kutxetak instalatuz edo zolatak lehengoratuz zulatutako eremuan. Etiketatutako eta mugatutako kutxetan bildutako eta lortutako laginak maneiatzea, kudeatzea, eta enpresa instalazioetara eramatea.

Kontratu mugagabea eta lanaldi osoa eskaintzen da: 8:30-13:00 eta 15:00-18:30


Hasteko data: uztaila

Ezinbesteko baldintzak

Ezinbestekoa: gidabaimena eta eraikuntzako laneko segurtasunari buruzko ikastaroa (gutxienez 60 ordu)

Baloratuko da

Baloratuko da: Esperientzia makina astunak eta/edo hidraulikoak maneiatzen eta mantentzen, ahal dela zulatzen edo zundatzen. C motako gidabaimena. Aurretiko esperientzia eraikuntzaren lan-ingurunean. Lan-arrazoiengatik etxetik kanpo joan-etorri puntualak egiteko prestasuna. Laginak hartzen eta maneiatzen esperientzia eta/edo kualifikazioa. Esperientzia eta/edo kualifikazioa geologian edo geoteknian.

Harremanetarako

Naiara Aranburu
naranburu@debagoiena.eus
Tlf: 943 79 30 90

Izena eman

OVHn gertatutako sutea dela eta, milaka zerbitzari erori ziren martxoaren 10ean, gure webgunea ostatatzen duena barne.
Web zerbitzua normaltasunez eskaintzeko lanean ari gara; atal batzuk guztiz eguneratu gabe daude eta beste batzuk ez daude erabilgarri.

Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko pazientziagatik.