Aretxabaleta gida
Herrikide estimatu hori:
Herri Kontsultaren emaitza betetze aldera, iritsi da Bost Edukiontzien sistema erabiltzeko unea, bana hondakin mota bakoitzerako: Organikoa-Marroia; Errefusa-Grisa; Papera-Urdina; Ontzi Arinak-Horia eta Beira-Berdea.
Organikoaren eta Errefusaren edukiontziak erabiltzeko, beharrezkoa da Udaletxean txartel pertsonalizatua eskuratzea, eta esleitu zaizkizun edukiontziak erabiltzeko aukera emango dizu horrek.
Sistema-aldaketa honek ez du aldatzen hondakinen bilketan dugun helburu nagusia, hots, ZUZEN SAILKATZEA, nahastu gabe, arreta berezia jarrita hondakin organikoaren bereizketari, inola ere ez gainerako hondakinek ez baitute organikoa kutsatu behar.
Helburu hori lortzen laguntzeko, GIDALIBURU hau argitaratu dugu, eta azkar ikusteko moduko argibideak ematen ditu honako hondakin mota hauek zuzen sailkatzeko: Organikoa; Errefusa; Ontzi Arinak; Papera; Beira; Olioa, Ehunkiak; Pilak; Botikak; Traste Zahar handiak eta Garbiguneetara eraman behar diren hondakinak; bestalde, irekitzeko txip-txartela zuzen erabiltzeko argibideak ere ematen dira.