Sarrera
Sektore industriala tradizionalki eskualdeko sektore nagusia izan da. Gaur egun, eskualdeko enpresa ehuna 400 indutria-enpresek eta industriari lotutako zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresek baino gehiagok osatzen dute, eta horietan guztietan 15.000 pertsona ari dira lanean. 2008. urtetik, Debagoienako Mankomunitateak enpresen saila du, enpresa horiei zerbitzu pertsonalizatua eta eraginkorra eskaintzeko asmoz.
Helburua da eskualdeko enpresek euren lehiakortasuna hobetzea beraien beharrizanei erantzunez eta orientazio eta aholkularitza zerbitzua hainbat arlotan eskainiz, enplegua sor dezaten eta tokiko garapena ahalbidetu dezaten. Gure zerbitzuak arlo hauetan eskaintzen ditugu:
- Programen eta diru-laguntzen inguruko informazioa eta aholkularitza
- Lehiakortasun eta etengabeko hobekuntzarako proiektuen kudeaketa
- Enpresen arteko lankidetza proiektuen eta nazioartekotze proiektuen sustapena
- Prestakuntza etengabeko hobekuntzaren kudeaketan eta IKTetan
- Sentsibilizazio jardunaldiak eta tailerrak
- Debagoieneko Enpresen Gida
- Lan bitartekaritza
- Pratiken eta proiektuen kudeaketa
- Eskualde mailako azterketak eta egoera azterketak
Hurrengo hilabeteetarako antolatu ditugun ekintzen informazioa AGENDA edota BERRIEN atalean aurkituko duzu. BULETINEAN, berriz, egun indarrean dauden diru-laguntzen informazioa eskuratuko duzu, baita Debagoieneko Mankomunitateak eta intereseko beste erakunde batzuk eskaintzen duten zerbitzuen inguruko informazioa ere.
JAITSI HEMEN ENPRESA ARLOAREN LIBURUXKA
Edozein zalantza argitu edo informazioa eskuratu edo gurekin ideiaren bat elkarbanatu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan, plazer bat izango da guretzat. Telefonoa: 943 793 090 / E-mail: enpresa@debagoiena.eus