HAZILAN +: Langabeak laneratzeko ibilbideak

Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziak urtean 2 edizio jarriko ditu martxan: bata lehen seihilekoan, eta bestea, iraila-urria aldera, 2024tik 2028ra bitartean.  Euskadiko beste 16 eskualdetan ere garatuko da, eta Garapenek koordinatuko du.

Helburu orokorra:
Laneratzea lortzea eta pertsonen enplegagarritasuna hobetzea, haien premiei eta ezaugarriei erantzunez. Kualifikazio-maila ertain-altua izan arren lan-merkatuan sartzeko edo berriro sartzeko zailtasunak dituzten pertsonen enplegagarritasun-baldintzak hobetu nahi dira.

Helburu espezifikoak:

  • Gaitasun sozio-profesionalak eta zeharkakoak hobetzea eta ahalduntzea, lan-munduari beldurrik gabe heltzea erraztuko duten tresnen bidez eta norberaren ahalmenak garatuz; autoezagutzatik abiatuta eta lanerako ezagutza eta trebetasunak balioan jarriz.
  • Lan-aktibazioa sustatzea, lana bilatzeko ibilbide osoan, laguntza-prozesuen bidez, eta jarrera proaktiboa mantentzea.
  • Lanbide-gaitasuna hobetzea eta lanpostuan esperientzia hartzea enpresetan praktikak eginez.


Onuradunak

  • Titulua lortu berri duten gazteak (erdi-mailako eta goi-mailako LH, unibertsitate-gradua eta unibertsitate-ondokoa), aurretiko lan-esperientziarik edo lanbide-profilari lotuta ez dagoen esperientziarik ez dutenak.
  • Langabetuak, batez ere 45 urtetik gorakoak, hainbat arrazoirengatik (adina bera, adingabeak edo adinekoak zaintzea...) langabezian egon ondoren, lana lortzeko zailtasunak dituztenak.

Programan partehartzeko 3 baldintza nagusi bete behar dira:
- Debagoieneko herriren batean erroldatuta egotea.
- Langabe egotea.
- Eta erdi-mailako eta goi-mailako Lanbide Heziketako zikloa, unibertsitate-gradua eta unibertsitate-ondokoa amaituta izatea.

Norberaren ikasketa-alorrean lan-esperientzia gutxi edo batere ez izatea hobetsiko da.


Bi fase ditu proiektu honek:
1- AKTIBATU fasea: zeharkako konpetentziak lantzeko tailerra. (80 ordu).
2- PRAKTIKALDIA. Lanpostu batean trebatuz praktikaldia enpresan. (200 orduko praktikak edo 2-9 hilabete bitarteko praktika ordainduak).

>> 2024ko edizioa - INFORMAZIOA <<
 

Ekintza hau Euskal Herriko 2021-2027 Programa Operatiboaren bidez egin da. Proiektu horren finantziaziorako funtsen %40, hain zuzen ere, Europako Gizarte Funtsa-k eman du.