eus-COMMERCE programa
eus-COMMERCE, Eusko Ganberek bultzatutako eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak finantzatutako programa INTEGRALA, PERTSONALIZATUTA eta DOAKOA da, txikikazko merkataritzaren sekoreak merkataritza elektronikoan lanean hasi eta garatzea errazten duena.
Programak establezimendu bakoitzaren beharretara eta errealitatera egokitutako soluzio ezberdinak ditu, profilaren araberakoak:
- Hastapena: E-COMMERCE EZ DAUKATEN MERKATARIENTZAT. Oinarrizko merkataritza elektroniko baten ezarpena.
- Hazkundea: E-COMMERCE ABIAN DUTEN MERKATARIENTZAT HOBEKUNTZAK. Merkataritza elektronikoaren optimizazioa dagoeneko merkataritza elektronikoko jarduerak burutzen dituztenentzat
- Aurreratua: MERKATARITZA ELEKTRONIKOKO JARDUERAREN KONTSOLIDAZIOA. Aurreratutzat hartu daitezken merkatarien merkataritza elektronikoko jardueren kontsolidazioa, merkatari hauek heldutasun digitala lortu eta e-commerce arloan lana egina dutelarik.
Enpresa bakoitzaren profilaren arabera inplementatutako soluzio egokituez gain, banan-banako aholkularitza eta gaikuntza prozesua eskaintzen zaio merkatariari, gerora berak soluzio hauek garatu eta jarraitzeko ahalmena izan dezan.
Inplementazioa egin ondoren, merkatari bakoitzak asistentzi zerbitzu teknikoa izango du, hasieran eman behar dituen pausoetan laguntzeko. Laguntza hau sei orduko arretan datza eta mota ezberdinekoa izan daiteke: prestakuntza, arazo teknikoen ebazpena edo kontsulta.
Nori zuzendua…
Online ingurunera sartzeko ezagutza eta azpiegitura duten txikizkako establezimenduetara bideratuta dago.
Zerbitzu establezimenduak kanpoan geratzen dira (argazkilaritza, ile-apaindegiak eta estetikak, bidaia agentziak, aseguruak, …), baita botika, estanko, loteria eta apustuak ere.
Parte hartzeko betebeharrak:
- Txikizkako merkatari izatea IAEn alta emana 64, 65 edo 66 idazpuruetan.
- Establezimendu fisikoa Gipuzkoan lekutua
- Merkatarien gaitasuna*: azpiegitura egokia eta oinarrizko ezagutza informatikoak.
*Gaitasuna izen-emate prozesuan egiaztatuko da
Informazio gehiago…
Gipuzkoako Bazkundea
943 000 300
euscommerce@camaragipuzkoa.com
Debagoieneko Merkataritza Bulego Teknikoa:
943.79.30.90 – aitziber@debagoiena.eus