Erabiltzaile berrientzako gida

Eskualdetik kanpoko herritar berriek Debagoieneko hondakinen bilketa eta berezitasunei buruz informazio nahikoa eta zehatza izan dezaten, Debagoieneko Mankomunitateak erroldatu berriei zuzendutako eskuorri informatiboa argitaratu du.

Aipatutako eskuorriak 6 hizkuntza ezberdinetan diseinatu dira (euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, arabieraz, ingelesez eta urduz) eta bertan Mankomunitatean sortzen diren hiri hondakin guztien kudeaketarako dauden baliabide eta irtenbideak agertzen dira, bakoitzaren funtzionamenduari buruzko xehetasun guztiekin.

Begira ezazu zure herrian eskura dituzunak:

    • Edukiontzien bidez biltzen badira (Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza eta Leintz-Gatzaga):

        ◦ pdf-ak euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, arabieraz, ingelesez eta urduz.

    • Atez ate biltzen badira (Antzuola eta Oñati):

        ◦ pdf-ak euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, arabieraz, ingelesez eta urduz.