Ordenantzak

Debagoieneko Mankomunitateak  hiri hondakin solidoen bilketa eta tratamendu zerbitzua ematea du helburu, bera osatzen duten udalerrien esparruan; hau da, Antzuolan, Aretxabaletan, Arrasaten, Bergaran, Elgetan, Eskoriatzan, Leintz-Gatzagan eta Oñatin.

98/CE Zuzentarauaren (Hondakinen esparru-zuzentarauaren) aldarrikapenak hondakinak kudeatzeko esparru juridiko berria ezartzen du Europar Batasunean, eta hazkunde ekonomikoaren eta hondakin-ekoizpenaren artean dagoen lotura apurtzeko tresnak ematen ditu, bereziki azpimarratuz prebentzioa, hau da, produktu bat hondakin bihurtu aurretik hartutako neurrien multzoa, eta hori sorturiko hondakinen kopurua eta beraien gai arriskutsuak murrizteko, baita giza osasunean eta ingurumenean izan ditzaketen ondorio kaltegarriak ere. Honela, hierarkiaren printzipioa sartzen du hondakinen ekoizpen eta kudeaketan: ondorioz prebentzioa, berrerabiltzeko prestatzea, birziklatzea edo balorizatzeko beste era batzuk bilatu behar dira, eta Europako Batasuna “birziklatzen duen gizarte” bihurtu nahi du, bide batez, klima-aldaketaren aurkako borrokari laguntzeko.

Zuzentarau hau barne-ordenamendu juridikoan sartzea uztailaren 28ko 22/2011 Legearen, hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzkoaren bidez egin zen, aurrez indarrean zegoen apirilaren 21eko 10/1998 Legea, Hondakinei buruzkoa, ordezkatu zuelarik.

22/2011 Legearen bigarren xedapen iragankorrak ezartzen duenez, “Toki Erakundeek Lege honen 12.5 artikuluan ezarritako ordenantzak onartu behar dituzte, 2 urteko epean Lege hau indarrean sartzen denetik aurrera. Horiek egon ezean, Autonomia Erkidegoek onartzen dituzten arauak aplikatuko dira”.

Ordenantzak