Gas eta elektrizitate fakturen optimizazioa
SAIO PRAKTIKOA
2026/04/21
Energia-fakturak aztertzeko, optimizatzeko eta energia aurrezteko gomendio batzuk ezagutzeko saioa. Gainera, zure energia-faktura berrikusteko aukera izango duzu.
- Energia-fakturen analisia (elektrizitatea eta gasa).
- Energia-kontsumoa optimizatzeko gomendioak.
Saio honen helburua da energia-fakturak hobeto ulertzen laguntzea eta haiek optimizatzeko aukerak ezagutaraztea. Jardunaldian honako alderdi hauek landuko dira:
- Merkatu arautuaren eta merkatu librearen azalpen orokorra.
- Gasaren kasuan merkatu arautua gomendatzea.
- Elektrizitate fakturaren azalpena txantiloi baten bidez (pptx).
- Energia aurrezteko eguneroko gomendio praktikoak, bai bulegoan bai etxean.
Izen-ematea HEMEN
Debagoieneko Energia Bulegoa
- 747 48 51 47
- energiabulegoa@debagoiena.eus
- https://energiabulegoa.debagoiena.eus
