HAZILAN-en AKTIBATU faseari gogotsu ekin diote debagoieneko 19 gaztek

2017/10/05

Urriaren 4an eman zaio hasiera HAZILAN proiektuaren Aktibatu faseari. Debagoieneko 19 gazte ari dira partehartzen laugarren edizio honetan.
Azaroaren 9ra arte gaitasun pertsonalak, profesionalak eta lan-bilaketarako gaitasunak landuko dituzte. Ondoren, bakoitzak bere ikasketa esparruarekin lotutako praktikaldiari ekingo dio.


Animo guztioi!

Ekintza hau HAZILAN proiektuaren baitan egin da Euskal Herriko 2014-2020 programa operatiboaren bidez. Proiektu horren finantziaziorako funtsen %50, hain zuzen ere, EGIF-ek eman du eta GARAPENek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) koordinatzen du.