PARTAIDETZAKO AURREKONTUAK DEBAGOIENEAN

2015/04/20

Gipuzkoako Foru Aldundiak herritarrei aukera eman nahi die diru publikoaren kudeaketan partehartzeko. Debagoienak 2 milioi euro izango ditu datozen lau urteotan inbertitzeko. Debagoieneko herritarrek erabakiko dute, prozesu partehartzaile baten bidez, zein proiektutan inbertituko den diru hori. 

Horretarako herritarrei zuzendutako saio irekiak egingo dira herri guztietan, herritarrek euren proposamenak egiteko:

 

HerriaEgunaOrdua Lekua
AntzuolaApirilak 22, asteazkena18:30Olaran 
AretxabaletaApirilak 23, osteguna17:30Arkupe kultur etxea
Leintz GatzagaApirilak 24, ostirala19:00Udaletxeko pleno aretoa
ArrasateApirilak 28, asteartea18:00Kulturate (Loramendi gela)
BergaraApirilak 29, asteazkena18:00Irizar Jauregia
EskoriatzaMaiatzak 5, asteartea18:30Ibarraundi Museoa
OñatiMaiatzak 6, asteazkena18:00Eltzia
ElgetaMaiatzak 7, osteguna19:00Udaletxea

Ekarpenak egiterakoan, bi irizpide jarraitu behar dituzte parte hartzaileek: proposamenak eskualdearentzako onuragarria izan behar du, batetik; eta aldundiaren eskumenekoa izan behar du, bestetik.

 Apirilaren 30era arte, ordea, herritarrek euren proposamenak egin ditzakete, beste bide hauetatik ere:

- Internet bidez (www.aurrekontuahobetzen.net/eu helbidean)

- Proposamen-orria horretarako jarritako postontzietan utzita

 

HerriaBuzoiak
AntzuolaUdaletxean, Gaztetxean, Landatxope elkartean eta liburutegian
AretxabaletaUdalexean, Arkupe kultur etxean, kiroldegian, Basotxo Jubilatuen etxean
Leintz GatzagaUdaletxean, Labidean.
ArrasateBAZen, liburutegian, kiroldegian.
BergaraUdaletxean, Kulturetxean eta Agorrosin kirolgunean.
EskoriatzaUdaletxean, liburutegian eta kiroldegian
OñatiUdaletxean, kultur etxean, Lagun Lekun eta kiroldegian
ElgetaUdaletxean eta liburutegian