Suspertze eta Erresilientziarako Mekanismoaren salaketa-postontzia

Suspertze eta Erresilientziarako Mekanismoarekin finantzatutako jarduerekin zerikusia duten salaketei erantzute aldera, eta, gainera, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana gauzatzeko eskatzen diren iruzurraren aurkako, interes-gatazkako, finantzaketa bikoitzeko eta estatu-laguntzetako eta ingurumen-kalte ez-nabarmeneko baldintzak betetzeko neurrien planean xedatutakoa betetzeko, postontzi elektroniko bat prestatu da (buzon-mrr@euskadi.eus). Eragile eta herritarrei irekia dagoena.

Postontzi elektroniko honetan jasotako komunikazioak berariazko protokolo baten bidez tratatuko dira, salatzaileen nortasuna babesteko. Egindako salaketak kualifikazio berezia duten langileek ikertuko dituzte, eginkizun horretara bideratuak.

Iruzur posibleren bat detektatuz gero, edo horren susmo oinarriduna izanez gero, erakunde betearazleek konpromisoa hartzen dute ahalik eta eperik laburrenean jakinarazteko iruzurra antzeman badute, edo susmo sendoa badute, bai erakunde interesdunei, bai tartean dauden erakundeei. Erakunde interesatuak Iruzurraren aurkako Koordinazio Zerbitzu Nazionala (SNCA), Iruzurraren Aurkako Borrokarako Europako Bulegoa (OLAF), fiskaltza eta auzitegi eskudunak dira; inplikatutako erakundeak, berriz, erakunde betearazlea eta kudeaketa-organoak izango dira.

Nolanahi ere, prozedura horietan Europar Batasuneko, estatuko edota autonomia-erkidegoko araudiak ezartzen dituzten baldintzak eta betebeharrak kontuan izango dira.