Ekainaren 29an arratsaldeko 19:30etan Eskoriatzan "Konpost Eroak" ikuskizuna taularatuko da.
2017/06/21
Debagoieneko Mankomunitateko Ingurumen Zerbitzuak hondakinen sailkapen eta birziklaiaren garrantziaz jabetzeko familiei eta umeei zuzendutako kanpaina bat antolatzea erabaki du.
Kanpainaren elementu zentrala Zirika Zirkus taldearen "Konpost Eroak" antzezlana da; eta bertan Karton Jaunak, Konfuso Difusok eta Plasti Andereñoak hondakinen sailkapen eta birziklapenaren garrantzia jorratzen dute, umorea, zirku eta akrobazien formatua erabiliz.
Orain arte, Bergaran (apirilaren 30ean), Aretxabaletan (maiatzaren 12an) eta Leintz-Gatzagan (maiatzaren 13an) antzeztu dute; eta hurrengoa ekainaren 29an Eskoriatzan egitea aurreikusita dago.
Uda ondoren, Antzuolaren, Elgetaren eta Arrasateren txanda izango da.
Ecoembes da kanpaina honen laguntzailea.