Organikoko eta errefusako edukiontzietan irisgarritasuna hobetzeko pedalak jarriko dira
2019/05/13
Debagoieneko Mankomunitatea maiatzaren 13tik aurrera organikoko eta errefusako edukiontzietan irisgarritasuna hobetzeko pedalak jartzeko lanekin hasiko da.
Aipatutako lanak maiatzaren 13ko arratsaldean Eskoriatzako edukiontzietan hasiko dira eta, gure aurreikuspenen arabera, maiatzaren 14an Elgetan, 15ean Bergaran, 16an Arrasaten, 17an Aretxabaletan eta maiatzaren 18an, berriz ere, Arrasaten jarraituko dute; hiru bat asteetan pedal guztiak jartzeko lanak amaitu arte.
Hori horrela, eta lanek irauten duten bitartean, Debagoieneko Mankomunitateak edukiontzi inguruetan trafikoan eta oinezkoengan eragozpen txikiak sor daitezkeela jakinarazi nahiko luke.