INFORMAZIO-KANPAINA: Erabiltzaile berrientzako gida
Eskualdetik kanpoko herritar berriek Debagoieneko hiri- hondakinen bilketari eta berezitasunei buruz informazio nahikoa eta zehatza izan dezaten, Debagoieneko Mankomunitateak erroldatu berriei zuzendutako informazio-kanpaina bat abiatu du.
Kanpainaren elementu zentrala erabiltzaile berrientzako eskuorri informatibo bat da. Aipatutako eskuorria 6 hizkuntzatan diseinatu eta argitaratu da (euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, arabieraz, ingelesez eta urduz) eta bertan mankomunitatean sortzen diren hiri-hondakin guztien kudeaketarako dauden baliabide eta irtenbideak agertzen dira, bakoitzaren funtzionamenduari buruzko xehetasun guztiekin.
Begira ezazu zure herrian eskura dituzunak:
• Edukiontzien bidez biltzen badira (Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza eta Leintz-Gatzaga).
◦ pdf-ak euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, arabieraz, ingelesez eta urduz.
• Atez ate biltzen badira (Antzuola eta Oñati).
◦ pdf-ak euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, arabieraz, ingelesez eta urduz.