Turismo arloko formakuntza ikastaroak
Basquetour-ek, Turismoaren Euskal Agentziak, Euskadiko 2010 - 2013 Turismo Marketing Planaren barruan, Anfitriones Proiektua martxan jarri du. Ekimena Euskadiko 24 eskualdeetan jarriko da martxan bigarren urtez, eta bere helburua turismo sektoreko 2.000 profesional baino gehiagori Xehetasunaren Kulturaren Prestakuntza Plana eskaintzea da. Eusko Jaurlaritzak ehuneko ehunean diruz lagundutako programa da.
Eskaintzen diren ikastaroak hauek dira:
Kexuak aukeretan bilakatzeko modua
Kexuak zure dohain profesionalak erakutsi ahal izateko aukera moduan ikusi.
Eguna: Azaroaren 24a
Ordua: 9:00
Jarrera positiboa eta etengabeko hobekuntza
Jarrera zer den ulertzea eta etengabe hobetzeko aukerak aprobetxatzeko garrantziaz jabetzea.
Eguna: Azaroak 28
Ordua: 9:00
Zure enpresak eskaintzen dituen zerbitzu eta promozioak gomenda itzazu
Lan postuan jakitea garrantzitsua dena identifikatzea eta bezeroen aurrean ezagutza hauen eguneratzea erraztea.
Eguna: Abenduak 13
Ordua: 16:00
Ikastaroren batean parte hartu nahi baduzu, aurrez izena eman behar duzu DEBAGOIENEKO MANKOMUNITATEAREN bidez, telefonoz (943796463) edo posta elektronikoa erabiliz turismo@debagoiena.net. Datu hauek behar izango ditugu izen ematea osatzeko:
- izen abizenak,
- NANa
- telefono zenbakia
- posta elektronikoa
- enpresa
- herria
- eta zein ikastarotara etortzeko asmoa duzun.