Zer da SURADESA?

SURADESA da bizitegi-ondarearen birgaitze eta berroneratzea sustatzeko Debagoiengo eskualdean sortutako enpresa publikoa.

SURADESA %100 kapital publikoa duen sozietate publikoa da. Sozietatea osatzen duten bazkideak dira Deba Garaiko udal guztiak: Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate-Mondragón, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Leintz-Gatzaga eta Oñati.

Haren organoak dira udal ezberdinetako ordezkariak osatutako Batzorde Orokorra eta Administrazio Kontseilua. Haien indarraldia lau urtetakoa da, eta betiere Udalek ordezkari berriak izendatzen ez dituzten bitartean.

Diziplina anitzeko lantalde profesional batek osatzen dugu SURADESAko atal teknikoa. Gertutasunetik eta herritarren interesengandik hurbil, saiatzen gara hiri-birgaitze eta berroneratzearen helburuak lortzen gure lanarekin, betiere, herritarren bizitza kalitatea hobetzea dela gure jomuga kontuan izanik.

NextGenerationEU