Debagoieneko Lanbide Heziketa

Debagoieneko Lanbide Heziketa, primerako Aukera! from Goiaz Taldea on Vimeo.

2009ko ekainaz geroztik Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziak GOIAZ! izeneko foroa lideratzen dihardu.

GOIAZ! Foroak Lanbide Heziketa eskaintzen duten ikastetxeak batzen ditu (7 dira eskualdean) eta puntualki formazioaren eta enpleguaren alorreko beste agente batzuk ere partehartzen dute.

Sare honek hainbat ekintza antolatzen ditu, prestakuntzaren, ekintzailetasunaren eta Lanbide Heziketaren inguruan; garrantzitsuena GOIAZ! Azoka, Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azoka.

Lanbide Heziketako Eskaintza

IKASTETXEA MAILA Familia Titulua

Mondragon

Goi Eskola Politeknikoa

GM Informatika Sareko Informatika Sistemen Administrazioa
Fabrikazio mekanikoa Fabrikazio Mekanikoko diseinua
Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa
Instalazioa eta Mantenimendua Mekatronika Industriala
Elektrizitatea eta elektronika
Automatizazio eta Robotika Industriala

Arizmendi Ikastola

EM Osasuna Erizaintzako zaintza osagarriak (eskaintza partziala aukeran)
Osasun Larrialdiak
Informatika eta Komunikazioa Mikroinformatikaren sistemak eta sareak
GM Gorputz- eta kirol-ekintzak Gizarte- eta Kirol-irakaskuntza eta Animazioa

Mariaren Lagundia Ikastola

EM Gizarte- eta kultur-zerbitzuak Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta
GM Gizarte Integrazioa

Miguel Altuna

Lanbide Heziketa

EM Administrazioa eta Kudeaketa Administraritza kudeaketa
Elektrizitatea eta elektronika Instalazio elektriko eta automatikoak
Fabrikazio mekanikoa Mekanizazioa
GM Administrazioa Administrazioa eta finantzak
Fabrikazio mekanikoa Diseinua fabrikazio mekanikoan
Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa (eskaintza partziala aukeran)
Instalazioa eta Mantenimendua Mekatronika Industriala
Elektrizitatea eta elektronika Automatizazio eta Robotika Industriala

Oñati Gestio Heziketa

(Enpresagintza)

GM Administrazioa eta Kudeaketa Administrazioa eta Finantzak
Zuzendaritza Idazkaritza
Merkataritza eta marketina Salmenten Kudeaketa

Zuazola-Larraña

EM Gorputz- eta kirol-ekintzak Natur ingurunean gorputz eta kirol ekintzen gidaritza
Instalazioa eta Mantenimendua Mantentze-lan elektromekanikoa
Fabrikazio mekanikoa Mekanizazioa

Aretxabaleta Lanbide Eskola  

EM Osasuna Erizaintzako zaintza osagarriak (eskaintza partziala aukeran)
Ibilgailuen mantenimendua Ibilgailuen Elektromekanika
Karrozeria
Fabrikazio mekanikoa Mekanizazioa
Soldadura eta Galdaragintza
Gizarte- eta kultur-zerbitzuak Menpekotasun Egoeran dauden pertsonentzako arreta
GM Garraioa eta ibilgailuen mantenimendua Automozioa
Fabrikazio mekanikoa Metal-eraikuntza

EM: Erdi Mailako zikloa

GM: Goi Mailako zikloa 

Lanbide Heziketako testigantzak

Lanbide Heziketa ikasi duten pertsona desberdinek beren esperientzia kontatzen dute. DBHtik, Batxilergotik zein unibertsitatetik heldu dira Lanbide Heziketara. Eta Lanbide Heziketatik erdi mailatik goi mailara, goi mailatik unibertsitatera,... Irakurri hemen elkarrizketa guztiak: