KALITATE INGENIARIA BEHAR DA HERNANIKO ENPRESA BATEAN

2023-10-18

Deskribapena


Instalazioa, adierazleak eta kalitatea (prozesuak, produktuak, akaberak) kontrolatzeko sistema bultzatzeaz arduratuko da.

Eginkizun nagusi hauek izango ditu:
• Bezeroen eta hornitzaileen eskakizunak lortzea ahalbidetuko duten kalitate-helburuak ezartzea, dagozkion prozedurak garatuz.
• Produktuaren kalitate-kontrolaren arduraduna, eskaini beharreko zerbitzuek izan behar dituzten ezaugarriak identifikatuta.
• Harremanak eta aholkularitza teknikoa gainerako langileentzat, bai kanpoko bezeroentzat, bai barneko bezeroentzat
• ISO 9001 arau motako kalitate-adierazleak ezartzea
• Kalitate, ekoizpen eta ingurumeneko barne-auditoretzen programa betetzea, lantalde teknikoarekin lankidetzan.
• Ezarritako segurtasun-, higiene-, kalitate- eta ingurumen-arauen arabera jardutea, eta arau horiek betetzen direla zaintzea.

Ezinbesteko baldintzak

EZINBESTEKOA: • Prestakuntza: industria-ingeniari teknikoa (espezialitate kimikoa baloratuko da). • Gutxienez 2 urteko esperientzia antzeko lanpostuan • Kalitate-protokoloak eta -arauak ezagutzea

Baloratuko da

BALORATUKO DA: • Ingelesaren ezagutza teknikoak , zenbait bezerorekin harremana izateko

Harremanetarako

Naiara Aranburu
naranburu@debagoiena.eus
Tlf: 943 79 30 90

Izena eman

OVHn gertatutako sutea dela eta, milaka zerbitzari erori ziren martxoaren 10ean, gure webgunea ostatatzen duena barne.
Web zerbitzua normaltasunez eskaintzeko lanean ari gara; atal batzuk guztiz eguneratu gabe daude eta beste batzuk ez daude erabilgarri.

Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko pazientziagatik.