ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA BEHAR DUTE OÑATIN
2024-11-21
Deskribapena
Eginbeharrekoak izango dira: Bezeroei arreta, jarritako baliabideen bitartez (e-maila, telefonoa, aurrez aurre). Bezeroen kudeaketa eta gainbegiratzea. Kontratazio berriak. Kudeaketa programan kontratazio berri eta aldaketak erregistratzea. Bezeroak eskatutako argi kontsumo eta potentzia datuak ematea. Dokumentazioaren artxibatze lanak. Deskribatutako zereginez aparte, beste batzuk ere egitea, hain zuzen, dituen gaitasun eta trebetasun profesionalak kontuan hartuta, helburuak lortzeari begira agintzen zaizkionak. Eskaintzen da: kontratuaren iraupena 6 hilabete. Ordutegi eta egutegia: Astelehenetik ostegunera 09:00-14:00 eta 15:00-18:00/ Ostiralean 09:00-14:50. Hasteko aurreikusitako data: 2025eko urtarriletik aurrera. Hileko soldata gordiña: 1.810 €
Ezinbesteko baldintzak
EZINBESTEKO BALDINTZAK: Titulua: goi mailako heziketa zikloa (administrazio eta finantzak), unibertsitate titulua gradua, diplomatura edo lizentziatura enpresen administrazio eta finantza arloan. Euskara naturaltasunez menperatzea hitz eginez eta idatziz.
Baloratuko da
BALORATUKO DA: Euskararen 3.HE izatea
Harremanetarako
Naiara Aranburu
naranburu@debagoiena.eus
Tlf: 943 79 30 90