ETXEZ-ETXEKO LAGUNTZAILEAK BEHAR DIRA ARRASATEN

2024-12-04

Deskribapena

Etxez etxeko laguntzaileak behar dira Arrasaten, adinekoak edo mendeko pertsonak zaintzeko. Eginbeharrekoak izango dira ohean dauden edo mugikortasun murriztua duten pertsonen higienea, jantzietan laguntzea, ohetik-aulkira transferitzea, irensten laguntzea, botikak kontrolatzea, etxeko lanak (garbiketa, erosketak, bazkari/afariak prestatzea...). Langileak behar dira bi lanaldi motatarako: 1- Larunbatetan 08:00etatik 21:00etara bitarteko ordutegian.2-Larunbatak, igandeak eta jaiegunak 8.00-21.00 arteko ordutegian. Hilabeteko lanaldi erdiko kontratua eskaintzen da (oporrak betetzea) eta 2025eko balizko ordezkapenak. Soldata, gutxi gorabehera: 1450 euro hileko (lanaldi osoan)

Ezinbesteko baldintzak

EZINBESTEKOA: Arreta soziosanitarioa etxean emateko lanbde kualifikazioa izatea , adinekoak zaintzen gutxienez 6 hilabeteko esperientzia izatea.

Baloratuko da

BALORAGARRIA: euskara eta gidabaimena.

Harremanetarako

Naiara Aranburu
naranburu@debagoiena.eus
Tlf: 943 79 30 90

Izena eman