Hemen da HAZILAN + : eskualdeko langabe kualifikatuentzako laneratze-ibilbide pertsonalizatuak

2024/06/10

Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziak laster jarriko du martxan HAZILAN + proiektu berria. Eskualdeko kualifikatutako langabeei zuzendutako laneratze-programa da HAZILAN +. Lehen edizioa 2024ko irailean hasiko da eta urtean 2 edizio jarriko dira martxan, 2028ra arte: bata urtearen lehen seihilekoan, eta bestea, iraila-urria aldera.

Kualifikazio-maila ertain-altua izan arren lan-merkatuan sartzeko edo berriro sartzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzendutako programa.
Hazilan +en lehenengo edizioa 2024ko irailean hasiko da. Baina bertan partehartzeko  izenematea eta hautaketa abuztua aurretik egitea aurreikusten da.

> IZEN-EMATEA:
Izen emate epea UZTAILAren 2an bukatuko da.

> HAUTAKETA:
Uztailean elkarrizketak egingo dira.

> HASIERA: 2024/09/16

INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN

---------


>AURKEZPEN JARDUNALDIA:

Programari buruzko informazio gehiago jasotzeko eta zalantzak argitzeko aurkezpen jardunaldi bat egingo da:
• EKAINAK 18, ASTEARTEA
• Goizeko 10:00etan
• Debagoieneko Mankomunitatean. Nafarroa Etorbidea 17, Arrasate (Udalaitz Aretoan).

Aurkezpen saioan IZENA EMATEKO: Inprimakia bete edo idatzi hazilan@debagoiena.eus helbidera

 



Ekintza hau Euskadiko 2021-2027 Programa Operatiboaren bidez egingo da. Proiektu horren finantziaziorako funtsen %40, hain zuzen ere, Europako Gizarte Funtsa-k eman du.