ARRASATEN MOTO EDO/ETA BIZIKLETA ELEKTRIKOZ BANAKETAK EGITEKO PERTSONA/K BEHAR DIRA
2021-03-01
Deskribapena
Banaketak egiteko bizikleta elektrikoan eta/edo motorrean pertsona behar da Arrasaten. Astelehenetik ostiral arratsaldera eta/edo asteburu goizetan. Astean 8 orduko kontratua eskaintzen da, beharren arabera luza daitekeena. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:30era. Soldata gordina: 250 €/ hilean.
Ezinbesteko baldintzak
A1 moto-txartela, banaketa-guneko kale-izendegia ezagutzea, ibilbideak eta eskaerak planifikatzea, bezeroarenganako orientazioa izatea.
Baloratuko da
Pertsona arduratsua, konprometitua eta hazten ari den talde gazte bati atxikitzeko gogoa duena.
Harremanetarako
Naiara Aranburu
naranburu@debagoiena.eus
Tlf: 943 79 30 90