GLOBAL TRAINING BEKAK- ENPRESA: Egin zure eskaera nazioarteko proiektuetan gazte profesionalak izateko
Nazioarteko merkatuetan proiektuak, edota atzerriko egitura-produktibo eta -komertzialak dituzten enpresa eta erakundeek ESKAERA egin dezakete, beka honen bidez gazte profesionalak eskatzeko.
Bekaren helburua
Beka-programa honek gure gazteei eskaintzen die, haien profil akademiko eta profesionalarekin loturiko jarduera eta proiektuetan, praktika ordainduak egiteko aukera, atzerriko enpresetan eta erakundeetan, gutxienez 6 hilez.
Enpresa edo erakunde eskatzaileen perfila:
- Nazioarteko merkatuetan, edo atzerriko egitura-produktibo edo -komertzialetan gazte profesionalen beharra duten enpresa eta erakundeak.
- Proiektu bat garatzeko beharra.
- Eremu geografikoa: Mundu osoa
Erakunde eskatzaileak: | Eremu posibleak: |
- Enpresak - Udalak - Garapen Agentziak - Ikerkuntza Zentroak - Unibertsitateak - Beste batzuk | - I+G+i (Research and development) - Industriala - IKTak - Ekonomia - Jasangarritasuna - Kultura - Osasuna - … |
Hautagaiak | Perfil posibleak |
- Goi-mailako Lanbide Heziketa, diplomatura edo gradua. - 30 urtetik behera. - Ingles maila: C1 edo parekidea | - Ingenieritza Industriala - LADE - Kanpo Merkataritza - Ikus-entzunezko komunikazioa - Informatika - Marketing - Kazetaritza - Bioteknologia - ... |
Bekaren deskribapena:
- Hasierako iraupena 6 hilabetekoa da.
- Bekaren zenbatekoa: 1.400 €/hilean
- Lehen 6 hilabeteko zuzkiduraren %100 Garapenek finantzatua.
- Enpresa konprometituko da, 6 hilabete horiei jarraipena ematen, beste 5 edo 6 hilabete luzatuz; beraz, egonaldiaren iraupena guztira 10 edo 12 hilabetekoa izango da.
Nork hartzen ditu beregain bekak sortutako gastuak?
- Garapenek bere gain hartuko ditu programa kudeatzearen gastuak eta lehen 6 hilabeteko zuzkiduraren %100a.
- Jasotako zenbatekoaz bekadunak pertsonalki aurre egingo dio hegaldi eta ostatu gastuei (ez da beharrezkoa ticket eta fakturekin justifikatzea).
- Enpresa edo erakunde eskatzaileak beste 5 edo 6 hilabeteko luzapen bat egiteko konpromisoa hartzen du.
- Garapen-ek bidai- eta istripu-asegurua kontratatuko du bekadun guztientzat, bekaren iraupen guztirako.
Garapen, Garapen Agentzien Euskal elkartea, arduratuko da programaren kudeaketaz.
Kontaktua: Iratxe Kortazar
94 424 32 23
garapen@garapen.net
Informazio gehiago:
- Global Training 2019 beken aurkezpena (gazteleraz) (Ingelesez) (Frantsezez)
- ANEXO V.b): Partehartze eskaera (ES) (EN)
- Bekaren aukerako luzeapena egiteko aurreakordioa (ES) (EN)