Hazilan+en izena emateko epea zabalik, martxoaren 14ra arte

2025/02/28

2025eko lehen edizioa martxoaren 24an hasiko da. Proiektuan parte hartu nahi dutenek, izen-ematea zabalik dute martxoaren 14ra  arte.

HAZILAN+, kualifikazio-maila ertain-altua duten langabeen enplegagarritasuna hobetzeko programa da.

3 baldintza bete behar dira partehartu ahal izateko:
- Debagoieneko herriren batean erroldatuta egotea.
- Langabe egotea.
- Eta erdi-mailako edo goi-mailako Lanbide Heziketako zikloa, unibertsitategradua eta unibertsitate-ondokoa amaituta izatea.


HAZILAN+ programan parte hartzen duten pertsonek beren beharren eta ezaugarrien araberako laguntza pertsonalizatua jasoko dute. Parte-hartzaileek lan-merkatuan eskatzen diren gaitasun pertsonalak eta profesionalak lortu ahal izango dituzte 80  orduko talde tailerren bidez. Ibilbide hori enpresan praktika bekadunak eginez osatzen da, parte-hartzaileek benetako lan-esperientzia izan dezaten.

Informazio gehiago eta izen-ematea