GOIAZ! Lanbide Heziketaren Azoka
INFORMAZIO EGUNERATUA -> GOIAZ! Debagoieneko Lanbide Heziketaren web orrian.
www.fpdebagoienalh.eus
GOIAZ! 2026 - Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azoka
Aurten, 2026an MARTXOAK 25 eta 26an egingo da. Arrasaten, Kulturateko klaustroan.
Azokari buruko informazio guztia HEMEN
GOIAZ! Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azokaren helburua da eskualdeko formazio-eskaintza guztia, eta batez ere Lanbide Heziketa ezagutzera ematea. Bertan partehartzen dute eskualdeko Lanbide Heziketako ikastetxeez gain, enpleguarekin, ekintzailetasunarekin eta orientazioarekin lotura duten eskualdeko erakunde gehienek ere.
Ikasle eta guraso, langabe eta langileentzat antolatu ohi dira ekintzak eta bisita gidatuak.

GOIAZ! FOROA:
2009ko ekainaz geroztik Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziak GOIAZ! izeneko foroa lideratzen dihardu.
GOIAZ! Foroak Lanbide Heziketa eskaintzen duten ikastetxeak batzen ditu (7 dira eskualdean) eta puntualki formazioaren eta enpleguaren alorreko beste agente batzuk ere partehartzen dute.
Sare honek hainbat ekintza antolatzen ditu, prestakuntzaren, ekintzailetasunaren eta Lanbide Heziketaren inguruan; garrantzitsuena GOIAZ! Azoka, Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azoka.
Aurreko edizioak:
Babeslea:

