Etxebizitzak birgaitzeko NEXT FUNTSAK
Ohar garrantzitsua:
Euskadik dagoeneko bete ditu eraikinen eta etxebizitzen birgaitze energetikorako Next Generation EU funtsen helburuak.
Une honetan, 3., 4. eta 5. programekiko eskaera berriak onartzeko prozesua geldirik dago. Espediente gehiago jasotzea ahalbidetzen duten funts berriak jasoz gero, eskaeren epea berraktibatuko dela jakinaraziko dugu.
Hala ere, laguntzak eskatzen jarrai daiteke, eraginkortasun energetikoarenak barne, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko uztailaren 21eko Aginduan aurreikusitako ildoen esparruan, etxebizitza eta eraikinen birgaitzearen, irisgarritasunaren eta eraginkortasun energetikoaren arloko jarduketa babesgarrietarako finantza-neurriei buruzkoa:
- 1. lerroa: Obra partikularretarako finantza-neurriak.
- 2. lerroa: Erkidegoko obretarako finantza-neurriak.
- 3. lerroa: Birgaitze integral eta eraginkorrerako Erkidegoko obretarako finantza-neurriak.