Komunitateko obra partzialak

Higiezinaren elementu amankomunen gain egiten diren obrak dira komunitateko obrak.

Zer laguntza izan dezaket?

1. motako obretarako: kontserbazio, segurtasun eta bizigarritasun-obrak
  • Jarduera isolatuetan*: aurrekontuaren % 40, gehienez 2.500 €etxebizitza bakoitzeko edo 25.000 €atariko
  • Jarduketa integratuetan*: aurrekontuaren % 50, gehienez 3.000 €etxebizitza bakoitzeko edo 30.000 €atariko
2. motako obretarako: energia-eraginkortasuna hobetzeko obrak.
  • EEEren adierazle globalean CO2 isuriak % 30etik gora murriztea lortzen den jarduketetan, D letra edo handiagoa lortuz, babes daitekeen aurrekontuaren % 40ko laguntza lortu ahal izango dute, 50.000 euroko gehieneko mugarekin.
  • EEEren adierazle globalean CO2 isuriak % 50etik gora murriztea lortzen den jarduketetan, C letra edo handiagoa lortuz, babes daitekeen aurrekontuaren % 50eko laguntza lortu ahal izango dute, 65.000 euroko gehieneko mugarekin.
3. motako obretarako: irisgarritasuna hobetzeko obrak
  • Jarduera isolatuetan*: aurrekontuaren % 40, gehienez 3.000 €etxebizitza bakoitzeko edo 30.000 €atariko
  • Jarduketa integratuetan*: aurrekontuaren % 50, gehienez 3.500 €etxebizitza bakoitzeko edo 35.000 €atariko.

Etxebizitzen jabeek eta komunitateko obrek eragiten dien lokalen jabeek, komunitateko diru-laguntzez gain, diru-laguntza partikularrak ere eskatu al izango dituzte dagokien obren zatiari aurre egiteko.

* Jarduketa integratuak dira errehabilitazio integratuko eremu hauetakoren batean garatzen direnak: Arrasateko HH eta arrabalak, Elgetako HH, Leintz-Gatzagako HH, Antzuolako HH, Aretxabaletako HH, Oñatiko HH, Bergarako HH eta Eskoriatzako HH. Eta eremu degradatu hauetakoren batean garatzen direnak: Arrasateko San Andres auzoan (A-7 eta A-11), Aretxabaletako San Migel de Bedarreta auzoan eta Bergarako Osintxu auzoan.    Jarduera isolatuak izango dira beste guztiak.

NextGenerationEU