"Talentuak ez dauka adinik" jardunaldia (45+ programa)

Jardunaldia 2026/03/05

Enpresei zuzendutako jardunaldi honetan, belaunaldi-aniztasuna eta +45 talentuaren balioa landuko ditugu, ikuspegi praktiko eta parte-hartzaile batetik.

Jardunaldia: “TALENTUAK EZ DAUKA ADINIK”

Nori zuzenduta: zuzendaritza, pertsonen departamentuko eta kontratazio-ardura duten pertsonentzat.

•    Eguna: Martxoak 5, osteguna
•    Ordua: 09:00-12:00 (*) Gosaria eskainiko da.
•    Lekua: Debagoieneko Mankomunitatea - Udalaitz aretoa (Nafarroa Etorbidea 17, Arrasate)


Helburua argia da:
•    aurreiritziak mahai gainean jartzea,
•    enpresen praktikei buruz gogoeta egitea,
•    irtenbide errealak partekatzea.

Eduki nagusiak:
•    Lan-merkatuaren erronkak eta adin-aniztasuna
•    Adin-diskriminazioa (adinkeria) eta intersekzionalitatea
•    Belaunaldi bakoitzaren ekarpena enpresan
•    Baliabide eta laguntza erabilgarriak

Dinamizatzailea: Maria Alonso (DAITEKE Gizarte Aholkularitza)


>> IZEN-EMATEA (beharrezkoa) <<

Zuen parte-hartzea oso baliotsua izango da gure eskualdean enplegu inklusiboago bat sustatzeko bidean!


Info gehiago: 45+ programa "Talentuak ez dauka adinik"