AKTILAN: enplegagarritasuna hobetzeko 40 urte edo gehiago duten pertsonentzat
40 urte edo gehiago badituzu eta langabezian bazaude edo zure lan-egoera hobetu nahi baduzu, ekimen desberdinen bidez zure enplegagarritasuna hobetzen lagunduko dizugu.
Nola egingo dugu? 3 fasetan.
1-GAITU: Ezagutu zure ahalmenak, gaitasun profesionalak garatu (talde lana, lidergoa, komunikazioa..), nola txertatu nire burua lan munduan (nola aurkeztu nire burua enpresan, nola aurre egin lan-elkarrizketa bati..). (Azaroaren 19tik-abenduaren 11arte. 9.30h-13:30h)
2-ENPLEGAGARRITASUN IBILBIDEA: tutoretza pertsonalizatuak zure beharretara egokitutakoak. (Ordubeteko 4 saio, adostutako egun eta orduan)
3-TAILER GEHIAGARRIAK: taldearen beharren arabera antolatuko dira. (2-4 orduko tailer motzak)
IZEN-EMATEA:
Hemen deskargatu dezakezu eskabide orria eta Debagoieneko Mankomunitateko egoitzan aurkeztu.
Hautaketa prozesu txiki bat egingo da, plazak mugatuak baitira (12-16 pertsona)
Informazio gehiago: 943 793 090 // garapen-agentzia@debagoiena.eus / www.debagoiena.eus