Jardunaldia: Aukerak eta erronkak Alemanian

2015/11/02

Alemania Europar Batasuneko lehenengo ekonomia da, merkatu berritzailea eta lehiakorra oso, eta bertan bikaintasuna eta kalitatea gailentzen dira. Gainera, Europako enpresa askok (baita euskaldunak ere) hornitzen duten merkatu handia da. Hori dela eta, 2014an Gipuzkoatik Alemaniarako esportazioak 763 milioi euro baino gehiagokoak izan ziren, hots, esportazioen % 11. Horrela, Frantziaren ostean, Alemania da gure bigarren merkatua.

Jardunaldi honetan Alemaniak eskaintzen dituen aukerak aurkeztuko dira, eta merkatu horretan interesa duten enpresa orok jakin beharreko gakoak ere emango dira hiru enpresen eskutik.

Data: Azaroak 24, asteartea

Ordua: 9:00-11:00

Tokia: Debagoieneko Mankomunitatea. Nafarroa Etorbidea 17, 2. solairua. Arrasate-Mondragon.

Egitaraua:

09:00:   Jardunaldiaren aurkezpena: Koldo Azkoitia, Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziako Arduraduna.

09:10:   Aukerak eta erronkak Alemanian: Amaia Ferro. Gipuzkoako Bazkundeko Enpresa Garapeneko eta Internazionalizazioko Zuzendaria.

09:30:   Hiru enpresen esperientzia Alemanian:
             •    Iñigo Aranceta – Key Account Manager Elay, S.L..n.
             •    Iker Basauri – Sales Area Manager Goizper, Koop. E.an
             •    Ainhoa Ondarra –  Sales Area Manager Lazpiur, S.A.n

11:00:  Jardunaldiaren itxiera

Izena emateko: hemen

Informazio gehiago eskatzeko: 943.793.090 / enpresa@debagoiena.eus