JARDUNALDIA: AZPI-KONTRATAZIO INDUSTRIALA FRANTZIAN
Gertutasunagatik eta azpi-kontratazioan Europako merkatu aktiboenetakoa izateagatik, Frantzia Gipuzkoako azpi-kontratazio enpresen kanpo-merkatu nagusia da.
Jardunaldi honetan, Debagoieneko azpi-kontratazio industrialeko 3 enpresek euren esperientzia kontatuko digute eta, gainera, hausnarketa eta bateratze-lan bat egingo dugu bertaratutako enpresen artean elkarlan aukerak identifikatzeko.
Data: Urriak 8, osteguna
Ordua: 9:00-13:00
Tokia: Debagoieneko Mankomunitatea. Nafarroa Etorbidea 17, 2. solairua. Arrasate
Programa:
09:00 Jardunaldiaren aurkezpena: Koldo Azkoitia. Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziako Arduraduna.
09:10 Azpi-kontratazio industriala Frantzian: Amaia Ferro. Gipuzkoako Bazkundeko Enpresa Garapeneko eta Internazionalizazioko Zuzendaria.
09:30 Sektoreko hiru enpresen esperientzia merkatu frantziarrean
11:00 Sektoreko enpresen artean elkarlanean nola aritu gaitezke?
11:30 Bertaratutako enpresen artean elkarlan aukerak identifikatu
13:00 Jardunaldiaren itxiera
Informazio gehiago eskatzeko edo izena emateko: 943.793.090 / enpresa@debagoiena.eus