JARDUNALDIA: GAUZATU INDUSTRIA inbertsioetarako laguntza
Datorren asteartea, hilak 26, Debagoieneko Garapen Agentziak Spri taldearekin elkarlanean eskualdeko enpresei zuzendutako jardunaldia antolatu dugu, Gauzatu Industria programaren berri emateko.
Jardunaldian parte hartuko duen hizlaria, Imanol Cuetara, SPRIko Ekintzailetza arloko arduraduna izango da.
Euskal ETEentzako programa egonkor eta preziatuenetako bat da; itzulgarriak diren kredituak emanez inbertsio pribatu berriak sustatzen ditu, eta horiek berrikuntza teknologikoa eta ez-teknologikoa dakarte, bai eta enplegu berria sortzea ere.
HELBURUA: Oinarri teknologikokoak edo berritzaileak diren enpresa txiki eta ertainak sortu eta garatzeko laguntzak.
NORI ZUZENDUA: erauzketa, eraldaketa eta produkzio jarduerak egiten dituzten enpresa txiki eta ertainak, eta aurrekoekin lotutako zerbitzu teknikoak ematen dituztenak.
LAGUNTZAREN DESKRIPZIOA: inbertsio berrietarako laguntza, honako kategoria hauetan: jabetza industriala eta patenteak, aplikazio informatikoak, lurrak eta ondasun naturalak, eraikinak, instalazio teknikoak, makinak, tresneria eta informazio prezesuetarako ekipamenduak.
24 HILABETE + GABEALDIA + 5 ITZULKETA
LAGUNTZA MOTA: Aurrerakin itzulgarriak, laguntzeko moduko inbertsioaren %25-%35ekoak
Gehienez ere 150.000€ sortutako enpleguko eta gehienez ere 100.000€ enplegua mantenduz gero.
BALDINTZAK: Proiektuak gutxieneko inbertsioak 120.000 €-koa izan behar du.
IRIZPIDE SUSTATZAILEA (*) Gauzatu Industria programarako aurre-eskaera orain aurkezteak abantailak ditu gainera. Inbertsioak hasi baino lehen aurre-eskaera aurkezten bada, deialdia baino lehen abiarazitako inbertsioek ere aukera izan dezakete laguntzka jasotzeko (kreditu itzulgarriak).
Parte hartu nahi duten enpresek izena eman dezakete 943 79 30 90 telefonora deituz edo enpresa@debagoiena.eus helbidera idatziz.