JARDUNALDIA: ISO 9001:2015 eta ISO 14001:2015 ARAU BERRIEN EGOKITZAPENA

2016/01/19

ISO 9001 Araua kalitatearen berme eta kudeaketan, edozein motako eta sektoreetako enpresentzat eredu bilakatu da. ISO 14001 Araua, berriz, ingurumen kudeaketarako sistema nagusia.


Bi arau horien azken bertsioak 2015eko irailean onartu ziren, eta aurreko edizioekiko aldaketa sakonak dakartzate.  Aldaketa horiek enpresei zuzenean eragingo diete.


Helburu orokorra: ISO 9001:2015 eta ISO 14001:2015 arau berriek aurreko edizioekiko dakartzaten aldaketen eta betebeharren berri ematea.
Nori zuzendua: ETEei, enpresen handiei eta gaian interesa izan dezakeen edonori.
Data: Otsailak 1, astelehena
Tokia: Debagoieneko Mankomunitatea, Nafarroa Etorbidea 17, Arrasate-Mondragón.

Egitaraua:

10:00: ISO Arauen azalpena:    

              - ISO 9001:2015 Araua: aldaketak eta betebeharrak 2008ko edizioarekiko.
              - ISO 14001:2015 Araua: aldaketak eta betebeharrak 2004ko edizioarekiko.

                         •Asier Goenaga eta Olimpia Martinez – LAUKIDE KUDEAKETA ZERBITZUAK


11:00: Galde-eskeak.
  
 •Izen ematea: hemen