Merkataritza-Banaketa kudeatzeko teknikariak prestatzeko bekak

2017/07/14

Merkataritza-Banaketa kudeatzeko teknikariak prestatzeko bekak:

Prestakuntza-ikastaroa + prestakuntza-praktika (12 hilabete) ordainduak

  • 15.000,00 euro beka bakoitzeko.
  • 2 hilabeteko ikastaroa, beka behin betiko esleitu aurretik. Ikastaro hori merkataritza-banaketa kudeaketari buruzkoa da.
  • 12 hilabeteko praktikaldia, 6 hilabeteko 2 epetan banatuta,  Euskal Herrian dagoen merkataritza banaketarekin zerikusia duen erakunde batean (Merkatarien Laguntza Teknikorako Bulego batean, enpresetan …).

Nori dago zuzenduta
- Euskal Autonomia Erkidegoan bizilekua izatea, hiru urtetik gorako antzinatasunaz. Denboraldi laburragoak onartuko dira EAE tik kanpora estudiatzera atera behar izan denean.
- Unibertsitate-tilulazio ofizialaren jabe izatea edo beste edozein titulu hauek izatea: Marketin eta Publizitateko goi-mailako teknikariaren titulua , Salmentak eta Merkataritza Espazioak Kudeatzeko goi-mailako teknikaria.
- Euskaran B2 maila edo baliokideren bat egiaztatuta izatea.
- 32 urtetik gorakoa ez izatea
- Edukiari eta helburuei dagokienez ezaugarri berak edo antzekoak dituzten beken onuradunak ez izatea.

Kontaktu-informazioa
ZUZENEAN: 012 eta 945 018000
ATTurismo@ejie.eus
Turismo eta Merkataritzako Gipuzkoako Lurralde Bulegoa (Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 8:30-14:00)
Easo, 10
20006 Donostia-San Sebastián
Tel. 943 02 25 81
e-maila:  l-iribar@euskadi.eus


Eskabideak aurkezteko epea
2017ko uztailaren 15aren 9:00etatik, abuztuaren 16aren 12:00etara.
 Eskaerak: http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/diru_laguntza/2017/merkataritza-banaketaren-prestatzeko-bekak-2017/

Informazio gehiago: Agindua, 2017ko uztailaren 4koa