SALMENTA ETA KUDEAKETA KOMERTZIALEKO METODOLOGIAREN FORMAKUNTZA ETA GARAPENA
Formazio honen helburua da enpresaren salmenta eta prozesu komertzialaren kudeaketa hobetzea.
Nori zuzendua: Prozesu komertziala hobetu nahi duen edozein enpresarentzat.
Metodologia:
- Taldekako formazioa: Aurrez aurreko 5 formazio saio egingo dira; eduki teorikoen azalpena simulazio eta ariketa praktikoekin azalduko da, eta enpresa bakoitzean izan dezakeen aplikagarritasuna landuko da.
- Enpresa bakoitzari banakako laguntza: Saio hauen helburua da partaideek salmenta eta kudeaketa komertzialarekin lotutako benetako proiektu bat enpresan garatzea eta ezartzea. Horretarako 3 orduko 4 lan saio egingo dira formazio saioekin tartekatuta.
Helburu zehatzak:
- Plan komertzial bat diseinatzeko gaitasunak garatu.
- Bezeroekin negoziatu eta gatazkak konpontzeko gaitasunak hobetu.
- Arrakastaz negoziatzeko pertsonen arteko trebetasunak hobetu.
- Bezero izan litezkeenekin harremanak hobetzeko jarrerak ezagutu/identifikatu.
- Bezeroekiko komunikazio estrategian kontuan izan beharreko osagarriak/elementuak ezagutu.
- Solaskideak identifikatu, ikusgai eta ikusezinak, beraien interesak, profila eta estiloa.
- Salmenta prozesuan eman beharreko pausoak zehaztu, bezeroen beharrak kontuan izanik, beraien beharrak eta motibazioak adieraziz.
- Merkatal kudeaketa eta negoziazio prozesua modu eraginkorrean garatzeko beharrezkoak diren teknika eta tresna desberdinak ezarri.
- Etorkizunean erlazio positiboak bermatzeko “irabazi-irabazi” konponbideak lortu.
Honek emana: Gipuzkoako Bazkundea.
Aurrez aurreko saioen programa eta ordutegia:
1. saioa: Planifikazio komertziala. Apirilak 15. 8:30etatik 13:30etara.
2. saioa: Bezeroen segmentazioa. Apirilak 22. 8:30etatik 13:30etara.
3. saioa: Bezero berriak lortzeko elkarrizketak. Apirilak 29. 8:30etatik 13:30etara.
4. saioa: Salmentarako abilezia eta gaitasunak. Maiatzak 6. 8:30etatik 13:30etara.
5. saioa: Bezeroen fideltasuna. Maiatzak 13. 8:30etatik 13:30etara.
Tokia: Debagoieneko Mankomunitatea. Nafarroa Etorbidea 17, Arrasate-Mondragón.
Ikastaroan izena emateko: hemen
Informazioa eskatzeko: 943.793.090 / enpresa@debagoiena.eus
Oharrak: Doakoa. Plaza mugatuak. Aukeraketa izen-emate ordenaren arabera.